Nafarroako Parlamentuak Marta Veraren dimisioa eskatu du. Yolanda Barcinak harengan "konfiantza osoa" izaten jarraitzen duela esan du. Cristina Ibarrola izendatu dute Osasunbideko zuzendari-gerente. Eskoziako erreferendumaren inguruan, UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek poza agertu dute ezetzak irabazi duelako, erabakitzeko eskubidea gauzatu izana azpimarratu dute alderdi abertzaleek. Nafarroako Gobernuak 3.420 milioi euroko gastu sabaia ezarri du 2015erako, aurten baino 15 milioi euro gehiago. Nestor Basterretxea zenari omenaldia eginen diote astelehen eta asteartean; Escroto zenari gaur gauean Antsoainen. Iritzien Plazan gaur: Fernando Mendiola.