Xabier Barber: PSOE berria?

Euskalerria Irratia 2014ko ira. 19a, 12:23

Aspaldian nengoen "El País" egunkaria irakurri gabe, baina joan den igandean, Mediterraneo aldean oporretan nenbilela, kiosko batean eta prentsa alemaniarrak inguraturik, ikusi nuen. Nire gustuko egunkariak ez zirela eta lehen, igandeetan, gurutzegrama zuria zekarrela oroituz, Madrilgo papera erosi nuen.

Hara non, eguneko berria, lehen orrialdeko nagusia, hau zen: oraintsu aukeratutako PSOE-ko idazkari nagusia den Pedro Sánchez-en arabera PP-k Podemos/Ahal dugu alderdia erabiltzen du "ezkerra zatitzeko"; ba omen dago "muturren arteko koalizio handia" PSOE kaltetzeko.

Bi burutazio sortu zizkidan berriak. Alde batetik, jakin badakigu ezkerra-eskubia kontzeptuak erlatiboak direla eta PPrekin alderatuta, normalean, PSOE ezkerrean kokatzen dela; baina, orokorki eta ikusi ditugunen ondoren, PSOE ezkerra dela esatea gehiegi esatea da.

Beste aldetik, berritzailea izateko, muturren arteko koalizioarena botatzea nahiko zaharkitua dago. Noski, zuzendaritza berriarentzat Roberto Jiménez hautatu ondoren, ze berri espero zitekeen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!