Iñaki Irisarri: Argindarra

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 18a

Denbora  luzea  joan  da  antzinako  gizaki  batek  sua  lehenbiziko  aldiz  erabilizuenetik kobazulo bat argitzeko. Une zirraragarria, dudarik gabe, guk egunero-egunero  makina  bat  aldiz  erreproduzitzen  duguna  etxeko  argia  pizten  dugunbakoitzean, zoritxarrez, une magiko haren arrasto guztiak atzenduta.Une hartaz geroztik bide luzea egin du argindarrak; ez da harritzekoa, 300.000kilometro/segundoko abiaduran joanda. Bide horretan, baina, dena ez da argia etadistira izan, argi-itzal ugari eta, are gehiago, puntu ilun asko agertzen baitira. Ez  naiz  aditua  energiaren  arloan  –ez,  horretan  ere  ez–,  eta  ez  naiz  hasikoenergiaren nondik norakoak aztertzen. Ito egiten naiz adituek emandako datuenartean, eta ez naiz gauza deus ere argudiatzeko zentral termikoak petrolioa berabezain  kutsagarriak  direla  edo  energia  berriztagarriak  errentagarriak  ez  direlaentzuten dudanean. Baina,  tira,  ez  gara  atzo  goizean  sortuak,  eta  argindarra  gero  eta  garestiagodagoen  honetan,  ez  da  erraz  ulertzen  zergatik  ordaindu behar  den  zerga  bat,izugarri  handia,  etxe  batean  eguzki-plaka  bat  jartzeagatik  energiarenautokontsumoa  asetzeko.  Izan  ere,  zerga  horrek  erabat  galarazten  duautokontsumoaren  errentagarritasuna,  eta  enpresa  handietako  iturrikutsagarrietatik edatera behartzen du herritarra.Hamaika ikusteko sortuak gara. Itzalak nagusi, baita argiaren munduan ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!