Jon Abril: Ikasturterako desioa

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 18a

Ingelesez ikasi behar omen dute Nafarroako ikasleek. Horretan ere aitzindari behar omen dugu. Berdin dio irakasleek ez badute ingeles maila nahikorik. Maila jaitsi, eta aitzinera! Nafarroako ikasleak eleaniztunenak izatea da kontua! Eleaniztunak ingelesez eta gaztelaniaz, jakina. Euskara oztopo bertzerik ez baita hizkuntzen ezagutzarako. Iribas style.

Osasunbideako kudeatzaileak dimisioa eman du. Taldea guztiz kohesionaturik omen dago, Marta Vera kontseilariaren lan bikainari esker. Eta dimisioa kapritxo bat bertzerik ez omen da. Edo erabiltzaileen presio funtsik gabearen ondorio. Erabiltzaileak omen baikara Osasunbideak dituen gaitzen errudun bakarrak. Verak dixit.

Oraindik erranen digute Volkswageneko BEZaren 1.500 milioi euroak ere gure errua direla. Ordainduaraziko digutela, ez dut zalantzarik. Eta Barcina biktima baino ez da izanen. Eta gu, tonto aurpegiz, maiatza noiz ailegatuko esperoan.

Ia ikasturte honetan motibo bakarra ematen didan presidenta andreak zutabe honetan bere izena aipatzeko: hauteskundeak galdu eta biharamonean dimisioa eman duela. Ez dut bertzerik desio. Bitartean, nahiago dut Eskoziara begira egon, hori baita bidea, hitzarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!