Fermin Erbiti: Beste mundu bat, bai

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 18a

Honez gero hamaika aldiz entzuna izanen baduzue ere, nik ere errepikatu beharko dut: gaur kurtso politikoko egun mugarrietakoa da, eskoziarrek beren etorkizuna erabakiko dutelako: independentzia edo Erresuma Batuan segitu. Eta herritar gehienen iritzia errespetatuko da. Horrela esanda, ez dirudi beste munduko eskakizuna denik, baina hala da: beste mundu bateko egoera da, hori onartzeko demokrazia sano eta heldua behar delako. Zoragarria da holako egoera korapilatsu batean ere, normaltasuna izatea arau eta jokamoldea.

Horixe da handik datorkigun lezio hoberena.

Euskal Herrian eta Katalunian begirik kendu gabe segituko da Eskoziakoa. Bi herrialdeetako ordezkariak hara joanak dira, gaurko bozketaren lekuko izateko. Rajoik, ordea, ez du inor bidali, deus ikastekorik ez duelakoan.

Eta, agian, arrazoi du, hura beste mundu bat delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!