Arlo politikoan autogobernuaren gaia nagusi: Barcinak eta Montorok bilera dute arratsaldeko 17:00etan; Aralarrek Nafarroaren erabakitzeko eskubidearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu; Gaizka Arangurenek Foruen eta subiranotasunaren inguruan osatu du gaurko iritzia. Zenbait gizarte eragilek ohartarazi dute gero eta eskasagoak direla gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko politika publikoak. Alzheimerraren Mundu eguna igandean: ANFA elkartea kalera aterako da gizartearen eta erakundeen babes bila eta murrizketak salatzera. Nafarroako Parlamentuan, Osasun batzordeak 2014-2020 Osasun Planaren ebazpenak onartu ditu: inbertsioa BPGren %7ra igotzea onartu dute UPN, PSN eta I-Eren aldeko botoekin.