Mikel Irizar: Lau ale

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 15a

Argazkian lau bandera, haize leunak kulunkatuta. Bandera urdinak adierazten du eskoziarrek irekia dutela bidea eta hiru egun barru erabakiko dutela Britainia Handitik joan ala barne geratu.

Senyera izardunak dio bide zuzena itxi zaien arren, katalanek indarra metatu dutela eta erakutsi, nazioarteak lagundu dezan zeharkako bidea irekitzen.

Ikurrinaren atzean harridura suma daiteke. Ustez puntaren puntan zihoana ohartu da atzeko bagoietan doala, eta etxeko lan asko duela egiteko. Oraingoz ez dago bide orririk.

Eta azkenik nafar bandera gorria ageri da, bere kate eta guzti. Hemen urratsak egiteko errejimena aldatu behar da lehenago, eta errejimena ez dago aldatzen erraza. Gorridun andereak ordagoa jo du eta aurkaria hausnarrean ari da nola hiru edo lau errege bildu eta gero bai esan ordagoari. Ahalko du?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!