Nafarroako Gobernuak bilera egin ostean zenbait albiste ezagutu ditugu: erreforma fiskala igorriko duela Parlamentura batetik, Lanbide Heziketako 13 aukera berri gehiago izanen direla Nafarroan eta kazetarien galderen erantzunak ere jaso ditugu. EH Bilduk egindako agerraldian eskatu du, Espainiako txirrindularitza itzulian errespetatu beharko lituzketela Nafarroan euskara eta euskal kultura. Ospakizunei begira ere jarri gara eta Altsasun larunbatean laugarrenez eginen duten Ospa Egunaren egitaraua ere ezagutu dugu.