Iruñerrian Gaur 2014-08-25

Euskalerria Irratia 2014ko abuztuaren 25a

Alor politikoari begiratu diogu Iruñerrian Gaur albiste kontakizunean. UPNk ostiralean ekinen dio ikasturte berriari. Cadreitan bilduko dira afari batean eta ematen du Yolanda Barcinak une hori aprobetxatuko duela 2015eko foru hauteskundeetan UPNren zerrendaburu izanen den argitzeko. Gaur gainera, Marta Verak iragarri du Nafarroako Ospitale guneko larrialdietarako pabilioi berria urrian dela zabaltzekoa. Bestelakoei begiratuta, liburutegiek ordaindu beharko duten kanon berriaz mintzatu gara, asteak dakarrenari begiratu diogu eta asteburuko ospakizunen inguruan ere aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!