Gaurkoan, Burlatako festetako emakumearen eguneko egitarauaz aritu gara Itxaso Vilchesekin. Pello Fdz. Oiaregik Baztango ibilbide piktorikoa deskribatu digu eta Iturramako institutuko arte batxilergoko ikasle Jon Hualde eta Sarai Robles izan dira irrintzi dorrean, IKAren Milaka Argi Nafarroan ekimenean izan duten parte hartzeaz hizketan.