Iruñerrian Gaur 2014-07-31

Euskalerria Irratia 2014ko uztailaren 31

Herriko Tabernen auzian, auzipetuek esan dute epaiaren oinarri bakarra Guardia Zibilak eta Poliziak egindako txostenak direla, eta zigor kolektiboa ezarri nahi izan dietela euren jarduera politikoarengatik. Parlamentuan, Yolanda Barcina Estatuarekin negoziatzearen alde agertu da, Konstituzionalak bertan behera utzi ondoren Energiaren Foru Legea; oposizioak PPri "hauspoa eman" izana egotzi dio. Gaurtik aurrera itxaron zerrendan zein tokitan dauden begiratzen ahal dute herritarrek Osasun Departamentuaren webgunean. Plazaolaren bide berdean ere murgildu gara Maitena Ezkutari Plazaola Turismo Partzuergoko gerentearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!