Bizi dugun egoera ekonomiko-sozialaren inguruan bi argazki: ekonomia %1,6 ari da hazten gaur egungo egoera iazkoarekin alderatuz gero, esportazioei eta industriari esker. Foru Gobernuaren arabera, hazten hasi garen seinale dira urteko bigarren hiruhilekoko BPGren datuak. Nafarroan, 18.000 familiatan kide guztiak langabezian daude. 8.000k ez dute diru sarrera "normalizatu edo ohikorik". CCOO sindikatuak eman dituen datuak dira. PPNn bizi duten krisiaren inguruan Gobernuko eledunak esan dituenak, eta Guardasola saioan Martxelo Diaz eta Ibai Fernandez kazetariek egin duten analisia ere bildu dugu. Nafarroako 60 udalerrik basoetan jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia egin dezala eskatu diote Foru Gobernuari: 2008an 4 milioi euro jaso zituzten; iaz, 1,8 milioi euro; aurten, deus ez.