Iruñerrian Gaur 2014-07-29

Euskalerria Irratia 2014ko uztailaren 29a

PPko Carlos Florianok PP "indartsu" bat eskatu du Nafarroan "abertzaleei aurre egiteko". Heldu den urteko hauteskundeei begira ez du baztertu UPNrekin koalizioa osatzea. Arlo sindikalean, Cementos Portland enpresak "arrazoi ideologikoengatik" kaleratu zituen 4 langile berriz hartu beharko ditu epaileak aginduta. ELA sindikatuko afiliatuak dira; Gorka Vierge ELAko Sakanako arduradunarekin hitz egin dugu. Galipentzun 19 gazte egiten ari diren auzolandegira ere egin dugu bisita Haizea Bravoren laguntzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!