Iruñerrian Gaur 2014-07-28

Euskalerria Irratia 2014ko uztailaren 28a

Enrique Martin de Marcosek dimisioa eman du; PPk Pablo Zalba buru duen gestora bat izendatu du alderdia Nafarroan gida dezan. Alderdi sozialistak egin duen kongresuaz, eta Nafarroan izanen duen eraginaz hitz egin dugu Gara egunkariko kazetari Martxelo Diazekin. Correosen 110 lanpostu galdu dira azken hiru urteotan Nafarroan, eta gehiago gal litezke Espainiako Gobernuak ez badu posta zerbitzu publikoan inbertitzen. Hala ohartarazi du CCOO sindikatuak. Onik agertu da Hondarribia inguruan desagertua zen altsasuarra. Done Jakue bidea egiteko asmoz alde egin zuen joan den astean; ostiralean hitz egin zuen azkenekoz familiarekin. AEK eta IKA euskaltegiek aurtengo udan egiten ari diren eskaintzaren berri ere jaso dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!