Patricia Flintek egin duen salaketa aipatu dugu: eraso sexista jasan zuen uztailaren 13ko entzierroaren ondoren Estafeta karrikan. Bere mutil lagunak ukabilkada bat eman zion ustezko erasotzaileari. Larri dago erietxean. eraso sexisten aurrean "tolerantzia zero" eskatu du Flintek. Ignacio Polo auzian, epaileak delitu zantzu "dezente" antzeman ditu, eta prozedurarekin aurrera jarraitzearen alde agertu da. Salestarren operazioaren inguruan dituzten zalantzak azaldu dizkigute Bixente Taberna udal arkitektoak eta Edurne Egino Izquierda-Ezkerrako hautetsiak.