Iruñerrian Gaur 2014-07-23

Euskalerria Irratia 2014ko uztailaren 23a

Nafarroako Gobernuak dio "konpromiso sendoak" negoziatu dituela Espainiako Gobernuarekin Itun Ekonomikoaren inguruan. Hori bai, Barcinaren Gobernuak dio autogobernua "arduraz" kudeatu behar dela, eta UPNk hala egiten duela baieztatu dutela Espainiako Gobernuak gaur argitaratu dituen balantza fiskalek. Horien arabera, Nafarroa erkidego orekatuenetako bat da. ELA sindikatuak dio Foru Gobernuak egin duen proposamen fiskalaren ondorioz diru gutxiago bilduko duela Ogasunak eta murrizketa gehiago ekarriko dituela. Ainhoa Aznarez PSNko kideak Guardasola saioan esan dizkigunak ere jaso ditugu. UEUren udako ikastaroetan azken eguna gaur, eta Jaso Ikastolara egin dugu sartu-irtena gaur ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!