Iruñerrian Gaur 2014-07-21

Euskalerria Irratia 2014ko uztailaren 21a

Uxueko sutea itzali dutela jakinarazi du Nafarroako Larrialdi Agentziak; suak 8335 hektarea kiskali ditu. Esa urtegia handitzeko lanak bertan behera utz ditzatela eskatzeko elkarretaratzea antolatu dute larunbatean Zangozan Esa+Ez eta Río Aragon elkarteek. Arlo politikoan, Barcina eta Montororen bilera Madrilen, ETAren azken agiriaren erreakzioak dira albiste nagusi. Mutualitateen Legeaz ere hitz egin dugu ELA sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Leire Erediarekin. Eta UEUren udako ikastaroei ere egin diegu tartea: gaurtik asteazkenera bost ikastaro eskainiko ditu UEUk Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!