Bi langile zauritu dira Imarkoainen, Turbo Motor Inyección enpresan izan den sutean. Koxkak ELA sindikatura afiliaturiko 24 langile berriz hartu beharko ditu Iruñeko epaitegi batek erabaki duenez. Sortuk dio Nafarroaren erabakitzeko eskubideak izan behar duela Espainiarekin dituen harremanen oinarri. Izquierda-Ezkerrak salatu du Foru Gobernua mendekotasunaren alorrean egiten ari den murrizketak ezkutatzen ari dela. Vaughan enpresak Lekarozen irekiko duen ingelesezko zentroaren inguruko analisi kritikoa egin du Guardasola saioan Roberto Perez Elortza ingeles filologo eta irakasleak. Bihar eguerdian, elkarretaratzea, Iruñeko Erorien Monumentuaren parean. Igandean, Baztandarren Biltzarra, Elizondon.