Askotariko lege-hausteak baieztatu ditu Kontuen Ganberak UPNk Eguesibarko Udalean egin zuen kudeaketan. Parlamentuak lege bat onartu du Gobernuak dagokion diru kopuru guztia ordain diezaien Udalei 0-3 urte arteko haur eskolak finantzatzeko. Hainbat alkate eta hautetsik udal mapa aldatzeko prozesuan gardentasuna eta parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Iruñeko Peñek aurtengo pankartak aurkeztu dituzte: Ignacio Polo, Barcina, Roberto Jimenez, "arrantzale bizardunak" eta Osasuna, protagonistak. La Jarana Peñak Terentxo Arana txistulariari emanen dio aurtengo saria.