Metropoli Forala 2014-06-20

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 20a

Bihar amaituko da udaberria. Bihar hasiko da uda. Eguraldiaz hitz egin dugu Urko Aristi, ETBko eguraldi mutilarekin eta Mikel Lasarte, Ilundaingo Behatoki meteorologikoko arduradunarekin. Pirinioaldeko turismo eskaintzaz aritu zaigu Oskar Andueza. Felipe edo Pelipe? Nola deitu Espainiako errege berriari? Horren inguruko argibideak eman dizkigu Gorka Bereziartua kazetari handiak. Donibaneko auzoko jaiez mintzatu gara San Juan Xar elkarteko kideekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!