Iruñerrian Gaur 2014-06-19

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 19a

Errepublikaren aldeko mobilizazioak, Felipe VI.aren tronuratze egunean; Izquierda-Ezkerrak bandera errepublikarra zintzilikatu du goizean Parlamentuko bulegoko leihotik. Etxeratek hilaren 29an amaituko du Pilotakadaz Pilotakada dinamika. Abortu legal eta seguruaren aldeko mundu mailako kanpainarekin bat egin dezala eskatu dio Parlamentuak Foru Gobernuari. Iruñeko Udalak eraso sexisten aurkako kanpaina bat aurkeztu du Sanferminei begira; hainbat emakume eta gizarte talderekin prestatu du. Iruñeko udalean bihar hiriaren egoerari buruzko eztabaida: oposizioko taldeek zer azpimarratuko duten aurreratu digute. Nafarroako Artisautza Azoka gaurtik igandera Gazteluko Plazan. Txuma Murugarren eta Angel Unzu, Kantu eta Hitza zikloan, gaur, 20:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!