Saioa Alkaiza: CuadrillaBuscaCita

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 19a

#CuadrillaBuscaCita programa estreinatu berri du ETBk. Misoginia zorrotz, genero sistema zurrun, sexualitate eredu zakar...

Bikoteak eta kuadrillak. Parejak eta nukleo sozialak. Nukleo hain nuklearrak. Eta Maialen Lujanbiok Euskadi Irratiko zutabean zioen bezala, Harreman hain ar-emeak.

Mugimendu Feministak kalean eskatuko du programa ken dezaten. Larunbatean, Bilbon eginen duen kontzentrazioan. Emakundek EITBri galdegin dio realitya erretiratzeko. Kate publikoak ez du eginen, baina.

Onana da, #CuadrillaBuscaCita defendatzeko ateratako oharra. Serio, El Club de La Comediako gidoi onenen pare dagoela.

Halaxe dio EITBk patriarkatuaren beste aurpegietako bat baino ez den egitasmoari buruz:

Hitzez hitz irakurriko dizuet:

“Proiektuaren egilearen helburua zen ikusle gehienei erakargarri izango zitzaien entretenimendu-formatu bat sortzea, sexua/generoa sistemak ezarritako portaeretan aldaketak egitea ahalbidetuko zuena, gizarte berdinago bat lortzeko ahaleginean. Horretarako arrisku handiko apustua egin da: tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da”.

Badirudi, beraz, #CuadrillaBuscaCita programarekin, EITBk feminismoari egin nahi diola, keinu bat, patriarkatuaren konntrako borrakari, binarismoari, tradizioari....

Ai, ama, ondorioz, iraultzailea da programa, ezta?

Queer progroma bat Euskal Herrian eta gu enteratu gabe?

Bai, zera... Baina polita da ikustea zenbat alde izan ahal dituen txanponak segun eta zein saldu nahi diguten.

Twitterreko erabiltzaileetako batek txio egiten zuen, aurrean: “EITBren argudioari jarraituz #MujeresHombresyViceversa ohiko eredu patriarkala apurtzen duen proposamen anarko-feminista da”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!