Iruñerrian Gaur 2014-06-18

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 18a

Nafarroako Gobernuak dekretu bat onartu du Osasunako bazkideek etzi batzorde gestora bat, osorik ala presidentea bakarrik, aukera dezaten. Kontuz eta ELA sindikatuari justizia "helburu politikoetarako" erabiltzea egotzi die Juan Luis Sanchez de Muniainek Nieves auziaren harira. Sinboloen Lege berri baten alde 10.000 sinadura bildu nahi dituzte Herri Ekinaldi Legegile horren bultzatzaileek. ELAk 14.635 bildu eta eraman ditu gaur Parlamentura, administrazioak azpikontratatzen dituen langileei gutxieneko baldintzak ziurtatzearen alde. Gora Iruñeak gaur goizean jaso du udalaren baimen ofiziala Sanferminetan jai gunea paratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!