Irunberriko Arangoiti ikastolako haur talde bat izan dugu bisitan Euskalerria Irratian. Zarautzera bidean zihoazela geldialdi txiki bat egin dute Iruñean irratira etortzeko. Alai, jator eta txintxo adierazi digute lau egunetarako kanpaldia egin behar zutela Zarautzen eta hamaika jolas eta ekintza egiteko asmoa zutela. Aldi berean irratiko lanari buruzko galdera pila egin digute gaztetxo hauek. Haiekin Jone eta Txomin irakasle jatorrak etorri dira. Mila esker koadrila bisitarengatik eta oso ongi pasa kostaldean!