Iruñerrian Gaur 2014-06-16

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 16a

Yolanda Barcinak eta CAN Fundazioko Patronatuko kideek Parlamentura joan beharko dute azalpenak ematera Velasco epailearen epaiaren harira. Marta Vera kontseilariaren dimisioa eskatu du Parlamentuak; ez du jarriko haren aurkako salaketarik epaitegietan, Bilduk eta Aralarrek nahi zuten bezala. Miguel Artxankok dimisioa eman du Osasunako presidente gisa bideragarritasun plana aurkeztu eta gero. Lokarrik Foro Sozialaren saio bat eginen du ostiralean Iruñean. Iritzien Plazan gaur: Nekane Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!