Aitor Etxarte: Mudantzak

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 16a

Jakina da gurean ez direla eskuinekorik. Den-denak tolerante, moderno edo jatorrak gara. Itsusia da gure burua beste modu batera definitzea. Erosoena da gure hitzak korronte historikoak jotzen duen norabidean lerratzea. Egokitzea.

Mudantza ideologiko larriak egin dituzte agintaritzan diren pertsonaia ezagunek. Bilduma idazten hasita artxibo mardula osatuko genuke. Troskismotik sozialdemokraziaraino egin dutenak ditugu, maoismotik alderdi popularrera, polimilietatik zuzenean agintera, frapetik eskuin muturrera eta abar luzea. Hori izan da, besteak bete, Trantsizioa deitzen den asmakizuna.

Nork ez du gogoan V.M.A.? Apaiza, liberazio teologiaren predikatzaile, politikaria, konspiratzailea, apaiz ohia, politikari ohia, idazlea. Frente Navarro Independientearen sortzailea izan zen 1977ko hauteskundetarako eta senaturako zerrenda burua. Zioenez, zentru-ezkerrekoa eta nabarrista zen. Botoetan %4,1a lortu zuen. Porrot mingarriegia mokoharro batentzat. Taldea desegin eta PSE-PSOEn, Nafarroako agrupazioa Euskadiko partea zen, izena eman zuen. Nafarroako Parlamentuko presidente, senataria Madrilen eta euro parlamentariaren postuak bete ditu. Haizeak kontra egin zuenean, aurrekoa utzi eta eskuin muturreko kobazuloetan aterpe bidali zuen. Hor da.

Horrelakoetan, dibertigarria da hemerotekara jotzea. 1977ko azaroan Historia 16 aldizkarian idatzi zuen: “El anticlericalismo en los cantares populares españoles.” Esaten zuen “jakina den bezala, espainiar literaturak erakusten du herriaren borroka Elizaren boterearen kontra, botere zibilaren aliatua izan delako eta jasangaitza egin zaiolako apaiz eta seroren harrokeria, lukurreria, gula, lizunkeria eta nagikeria.” Oinarrian hamaika kantu. Hauek, besteak beste:

Un fraile de la Merced/ hizo merced a mi madre/tengo un hermanito más./¡Dios se lo pague a aquel fraile!

¿Cuántas mujeres habrá/que le temen a un ratón/y no le temen a un fraile/que es un animal peor?

Ya no dicen las madres:/”Que viene el coco”/ que esta voz a los niños/ asusta poco./ Si el caso apura/le dicen: “Calla niño /que viene el cura.”

Orain, aldiz, nahiko lan du ileordea orrazten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!