Mikel Irizar: Arnasguneak

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 16a

Argazkian oholtza, eta oholtza gainean ordezkari multzoa, aurkezpeña formatuan: UEMAko presidentea eta hainbat alkate edo zinegotzi, eta haiekin batera Gipuzkoako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak. Hizlari, ohi duenez, Kike Amonarriz.

Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu zuten atzo Tolosan eta haien arnasgune izaera aldarrikatu: ‘Munduaren birikak Amazonian nola, euskararenak arnasguneetan daude, gure herrietan’ esan zuten. Eta horietan politika aintzindariak lankidetzan garatzeko borondatea erakutsi zuten denek.

Inteligentea da helburuak eta politikak egokitzea toki bakoitzeko errealitateari, eta indartsuago jokatzea baldintza onenak dauden ingurunetan. Inteligentea da hori, eta ez bakarrik euskararen sustapenari dagokionean. Gogora dezagun estrategiak egokitu beharra baita Euskal Herriaz eta subjektu politikoez ari garenean ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!