CAN auzia ez da amaitu: Velasco epaileak ustezko irregulartasunak ikertzen jarraitzeko eskatu dio Iruñeko epaitegiari. Kontuz elkarteak pozik hartu du albistea, eta konfiantza agertu du Maria Paz Benito epailearengan. Alderdi politikoen ustez" larria" da CAN Fundazioak ikerketan behar bezala lagundu ez izana; Yolanda Barcinak "konfiantza" adierazi du justiziarengan. Esa urtegia segurtasun mailatik gora ez betetzeko eskatu du Parlamentuak; ez da aurrera atera handitzeko lanak gelditzeko eskaera. America 66 erregimentu militarra goratu du Parlamentuak UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin. Suhiltzaileek protesta egin dute baliabide gehiago eskatzeko. Iritzien Plazan gaur: Fernando Mendiola.