Floren Aoiz: Felipe eta Francoren arrastoak

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 12a

Francok izandatu zuen Juan Karlos Borboia. Juan Karlosek gauza bera egin du bere seme Feliperekin. Ondorioa erraza da, finean, Francok nahi zuen bidetik etorriko da espainiar hurrengo erregea. Sinplista iruditiko zaigu, agian, baina askotan ideia errazak argienak dira, sakoneko loturak estaltzeko erabiltzen diren aitzakiak agerian gelditzen direlako. Francok ez zuen pertsonalki Felipe aukeratu, bistan denez, baina dena lotua eta ongi lotua uzteko asmoaz mintzo zelarik, estatuaren kontrola hainbaten eskuetan gordetzeko asmoaz ari zen Dikadoreak, eta Felipek, bere aitak bezala, horixe du helburu.

Kate beraren katebegiak dira Franco eta Felipe, beraz. Hil aurretik, Juan Karlosen eskuak estutu eta gauza guzien gainetik Espainiaren batasuna gordetzeko eskatu zion Francok Juan Karlosi. Nabarmena da mezu bera pasa diola Borboiak bere semeari. Bada, beraz, katea hausteko tenorea. Geure buruaren jabe izateko, geure errepublika, Euskal Errepublika lortzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!