Absolbitu egin dituzte Segiko kide izatea leporatuta epaitutako berrogei gazteak. Absolbitu dituzte, orain. Baina aurretik: atxilotu zituzten, inkomunikatu, gehienak torturatu, kartzelaratu - zergertaereko neurri bezala- eta torturapean egindako deklaraziotan oinarrituta epaile aurrera eraman zituzten.
40 lagun eta horien sendia, lagunak, auzokideak larrialdi egoera konstantean bizitzera derrigortu dituzte urteetan. Zergerta ere, badazpada, zain. Esperoan ea zer erabakiko uneko epai-mahai ahalguztidunak. Zain ea zer otuko momentuko erregimen politikoari.
Eta orain, absoluzioa. Kalera, libre, askok nahi genuen bezala. Aitzitik, zeinek bueltatuko die orain espetxean igarotako denbora? Audientzia Nazionalak ez al du denbora makinarik? Zeinek itzuliko dizkie haien ingurukoei errepidean bizitza arriskatuz pasatako orduak? Zeinek emanen dizkie errepresio egoera kronikoa dela eta bidean utzi behar izan dituzten erlazio pertsonalak, aisialdi momentuak, lagunekin hartu beharreko zerbeza horiek? Nork?
Ba inork ez die deus bueltatuko.
Absoluzio erretrospektiboa eman beharko liekete, estatu erretrogrado honetan posible beharko lukete alegiazko halako ordain zilegiek.