Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu gazte mugimenduaren aurkako epaiketan auzipeturiko 40 gazteak; Amaia Elkano auzipetuarekin hitz egin dugu ebazpena jaso berritan. Diputatuen Kongresuan abdikazio legea onartu dute. Foru Parlamentuan Helio Robledaren agerraldia: berretsi du ezin dela jakin zenbateko gastu publikoa eragin duen auzibideak; arratsaldean Juan Luis Sanchez de Muniainen agerraldia. Hezkuntza batzordean baliabide gehiago eskatu dizkiote sindikatuek gobernuari ikastetxe publikoetako gabeziei aurre egiteko. IKA eta AEK euskaltegiek protesta egin dute Nafarroako Jauregiaren parean gobernuari zor dien dirua eskatzeko. Iritzien Plazan gaur: Jon Abril.