Aingeru Epaltza: Madina

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 11

Patxi Lopez euskal herritarrak galarazten ez badu Eduardo Madina euskal herritarra izan liteke Espainiako Alderdi Sozialistako hurrengo idazkari orokorra. Badu zerbait Eduardo Madinak. ETAren atentatu batek maingu eta elbarri utzi bazuen ere, ez du hori inoiz erabili, ez bederen hagitz modu lotsagarrian, Espainiako politikan goiti egiteko. Bertzalde, joan den neguan Barcina eraistearen alde agertu zen, gero ederki isildu bazen ere bere alderdiak azkenean hartutako erabakiaren aitzinean. Aitortu beharrean nago: gustatzen zait Eduardo Madina. Gustatzen, PSOEko buruzagi bat gustatzen ahal zaidan neurrian, bistan dena. Beharbada, PSOEko buruzagi gehienei gustatzen ez zaielakoz gustatzen zait niri Eduardo Madina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!