Josi Basterretxea: Zarzuela, sasi eta lahar

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 11

Espainiako parlamentuan, abdikazio-legea onartzeko jarduna. Horra gaurko irudia. Historikoa, hori ere.

Gauza politikoa, res publikoa, bestela antolatzeko aukera galdu du Espainiak aldikada baterako. Batzuk manifestari jardun beharko dute, transmisio monarkikoaren aurka. Beste batzuk, ostera, xanpainarekin bazkalduko dute Zarzuelako jauregian.

Zarzuelako jauregia… batzuetan, xelebreak dira etimologiak: sasitza omen zegoen tokian eraikita dago errege-jauregia. Zarzuelako jauregia, sasi artean, lahar artean.

Kontu ilun eta zikina gogoratzen ditu sasiak, laharrak. Garbitu beharreko eremuak dira sasitsuak.

Juan Carlos eta Felipe, Felipe eta Juan Carlos… Ai Espainia, Espainia… sasitik aterata, laharrean jausia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!