Iruñerrian Gaur 2014-06-10

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 10a

Haur eskolen finantzazioan dagokion zati guztia aurten ordain dezala eskatu diote gobernuari 22 udalek; idazkia eraman dute Hezkuntza Departamentura, eta finantzazio egonkorra ziurta dezala galdegin diote Jose Iribasen departamentuari. Parlamentuan Marta Vera: Osasun kontseilariak onartu du akats informatikoak gertatu direla, baina gaineratu du sistemak ez duela egiturazko arazorik; oposizioak irtenbideak eskatu dizkio. Diputatuen Kongresuan bihar eztabaidatu eta bozkatuko dute Erregearen abdikazio legea: Amaiurrek ez du bozketan parte hartuko, Geroa baik kontra bozkatuko du. Iritzien Plazan gaur: Maria Solana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!