Iragan ostegunean, Errepublikari buruzko erreferendum bat egitearen alde bozkatu zuten, Iruñeko Udalean, zinegotzi sozialistek, eta horri esker, Iruñea bigarren hiria eta lehen hiriburua izan zen erreferendum hori eskatzen estatu espainiarrean.
Hiru egun eta erdi geroago, erreferendum horren beraren kontra eman zuten botoa atzo ordezkari sozialistek Nafarroako Parlamentuan.
Zaila omen da gizakiontzat koherentziari eustea. Eta askoz errazagoa dirudi, naturalagoa-edo gizakiontzat, kontraesanetan sartzeak. Gizakiontzat, eta erakundeentzat, antza. Nafarroako Alderdi Sozialistak berriro frogatu du. Beste behin. Enegarrenez.