Argazkian, nola ez, milaka lagun oinez eskutik oratuta, Durango eta Iruñea lotzen. Kanpazar gainean aritu nintzen laguntzaile eta nabarmena egin zitzaidan jendearen ilusioa, elkar hartuta eta demokrazian sakonduta lor dezakegunaz.
Bi egun lehenago Iruñean izan nintzen, Euskalerria irrati honek kolaboratzaileoi eskainitako esker oneko afarian. Jende asko eta esanguratsua bildu zen, eta han ere bistakoa egin zitzaidan ilusioa. Irratiak egitasmo indartsua du Iruñerriko euskal komunitatea hedatzeko eta sendotzeko. Eta, oro har, Nafarroa hasi da sinesten bere baitako aldaketa sakonak bere esku daudela.
Hain zuzen, gizarteak bere eskutan hartzen baditu ardurak eta horrekin ilusioa pizten bada, esan nahi du prestatzen ari garela etorkizuna irabazteko.