Xabier Barber: Bidea

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 6a

Atzo, Miren Egaña laguna eta biok Alde Zaharreko Kalekalden egon ginen, neska-mutil talde batekin, Rubén Marcilla eta Helena Bengoetxearen "Oroitarria" dokumentala ikusten. Gero, solasean aritu ginen denon artean. Gaia, 1978ko Sanferminetako gertaerak izan ziren; hortik hasi zen solasaldia.Gero, galdetu ziguten: "Nola ikusten duzue une haietako begiekin orain suertatzen ari dena?" Zaila da minutu batean erantzutea. Laburbildduz, zera esan daiteke: mundua irauli, hobetu nahi genuen; nahiz eta afera batzuk irabazi, orokorrean ez dugu oraindik lortu. Baina bidean jarraitzen dugu, norbaitek esan omen zuenaren arabera galtzen den borroka bakarra baztertzen dena baita.Krisi sakonetan sarturik, hainbat izpik esperantza berritu digute. Hala nola, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren prozesua, denetariko mobilizazioak, Gure esku dago, Euskal Herria 11 kolore… baita hauteskunde arloan ere, non EHBildurekin Ezkerrera jo Ahal dugun.Aurrera bolie bada!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!