Errepublikaren aldeko manifestazio anitza izanen da larunbatekoa; arratsaldeko 5etarako prentsaurrekoa deitu dute Katakraken aurkezpena egiteko. Han izanen dira Nafarroako Ezkerreko Batzar Errepublikazalea, Batzarre, EH Bildu, Nafarroako Ezker Batua, Geroa bai, Solidari, ESK, CGT, LAB, ELA eta Eraldatu. Geroa baik ezezko botoa emanen du asteazkenean Kongresuan Abdikazio Legearen bozketan; erreferendum bat egitea ezinbesteko jo du Uxue Barkosek. Dena prest du Gure Esku Dago Ekimenak igandeko giza katea egiteko. Etxeratek manifestazioa antolatu du hilaren 21ean Ventura Tomé presoa aska dezaten eskatzeko. Euskaraz bizi nahi dut ekimenarekin bat eginda Iruñerriko hainbat musika taldek aurkeztu duten diskoa, eta Jose Mari Esparzaren Jotas herejes de Navarra liburua ere aipatu ditugu. Iritzien Plazan gaur: Koldo Martinez.