Miren Epalza hogeita sei urteko gazte iruindarra da. Zortzi hilabetez egon da Perun. Emakume talde batek zaborra birziklatzeko sortu duen enpresa batean aritu da lanean. Pasa den astean itzuli zen Iruñera eta gaur, Metropli Foralean izan da. Irrintzi Aterpea zabaldu digu, beste behin, Felipe Uriarte mendizaleak. Marimendi taldeko kide Marian Arin eta Marije Mendikute etorri zaizkigu bisitan.