Jakina denez 27 urte pasa eta gero arriskuan dago Bertsolaritza Irakaskuntzan izeneko programa. Gobernuak ez du dirurik jarri nahi eta zenbait udalek, Iruñekoa, esate baterako, ere ez. Honen ondorioz heldu den ikasturtean hainbat ikastetxe publikotan ez dute bertsogintza gelan lantzeko aukerarik izanen. Hori dela eta Bertsozale Elkartetik haurrentzako bertso eskolak sortu nahi dituzte han eta hemenka neskatiko-mutikoei bertsoetara hurbiltzeko aukera emateko. Lehen eskola martxan dago jada: San Franzisko Bertso eskola, Iruñeko Alde Zaharrean.