Josetxo Azkonak asteazkenero Epiktetoren kutxa ekarri ohi digu Euskalerria Irratira. Bertan bildurik idazle eta pentsalari handien esaldi sakon eta mamitsuak. Aste honetan Herta Muller, idazle errumaniarra izan da protagonista. 2009an literaturaren nobel sariaren irabazlea. Sufrikario latzak jasandako emakumea da: lehenbizi Soviet Batasunaren erregimena eta ondoren Ceacescuren diktaduraren gogortasauna bizitzea egoki zitzaion. Horrek guztiak isla nabarmena du bere lanetan.
* Anitz jendek uste du maleta egitea entrenamenduaren kontua dela, berez ikasten egiten duzula abestea edo otoitz egitea bezala. Guk ez genuen entrenamendurik, ez eta maletarik ere.
* Ez dakit ezin dudan lo egin gogoratzen saiatzen ari naizelako, edo gogoratzea kostatzen zait ezin dudalako lo egin.
* Gure bakardadearen begirada desbideratzen dugu geureengandik, eta ez ditugu jasaten ez bertzeak, ez eta gu geu ere, eta bertzeek ere ez gaituzte gu jasaten.
* Diktaduretan dena dago arras biluzik, batek ikusten du ikusi behar ez duen guztia edo ikuste du beste gizartetan begien bistan hain nabarmen ez dagoen hori.
* “Errusian -erraten zuen jendeak gerra amaitutakoan- emakumeak hankak irekitzen zituen ogi-zati baten truke”. Eta zera zioen jendeak: “Neska polita da, eta goseak min ematen du”.
* Ahateak urmaeleko lohi epelean murgiltzen dira. Ahateok aitzineko ertzean irteten dira berriro azalera, zuri eta lehor, inon egon ez balira bezala.
* Bada nazio-hizkuntza bat eta estatuko hizkuntza bat. Estatuak hitz egiten duen hizkuntza jerga ideologiko hautsi eta distortsionatua da, diktadurapean iritzi publikoan edonon entzuten den hizkuntza.
* Superstizioa jende apalaren poesia da , eta poesiak zerbait liluragarri ere badauka.
* Idazten hastea atzeratzen dut beldur naizelako. Idazten dudanean nitaz jabetzen da idaztea, eta horrek gaixotzen eta nekatzen nau. Hitzek berdurtzen naute, hitzok zehaztasun handia eskatzen dutelako eta hitzen bidez orbainak ukitzen ditut, nirekin betiko egonen diren orbainak.
* Baratzeetatik basa-landareen usaina iristen zitzaidan, zeina mingots jartzen baitzen ahosabaian, zeinak arnasterakoan sentsazio lirdingatsua eragiten baitzidan mingainean. Zuhaixkak tolesten ziren hostotza azpian, eta euria tantaka erortzen zen handik.
* Goseak ia arte guztia irensten du.
* Urmaela nahasita dago. Bada olaturik haren ur-azalean. Sahatsak hostoetan eta haizean gorde dira. Belar-metak bere irudi uhindun eta aldaezina islatzen du urmael gainean. Belar-metaren inguruan, igelek bere sabel zuriak arrastaka daramatzate belar artean.
* Literatura egunerokotasunaren ispilu bat da, eta, ondorioz, baita politikarena ere. Politika eguneroko bizitzan sartzen da, eta, nahiz eta politika hain zuzen eguneroko bizitza ez bihurtu, hura bera fikzioa da. Literatura bizi izandako horretatik soilik idatz daiteke, esperientziatik.
* Ez ahantzi, senar maitea, nire aholkua, eta saihestu tabernak, pattarra eta ardo urtetsua. Zure etxean ez huts inoiz egin afaltzeko arduan, eta maite ezazu zeure emaztetxoa, horrela iraunen baitizu beti.
* Literatura ez da poetikoa den bakarra. Bizitza poetikoa ere bada.
* Zubi azpian elurra dago neguan eta itzala, udan. Urik ez da inoiz ikusten hondoan. Ibaia ez da zubiaz arduratzen; beraren albotik doa igarotzen.
* Literatura zerbait erabat artifiziala da. Eta, hain xuxen, hark errealitateak bere egiteko, artifiziala behar du izan. Gehienetan elkarrizketak ez dira idazten mintzatzen den bezala. Liburu bateko ahozko hizkuntza desberdin samarra da mintzatzen den hizkeraren aldean. Ahozko hizkuntzak funtziona dezan, artifiziala izan behar du.
* Ekialdeko Europako diktaduren pean pobrezia zapalkuntzarako tresna bat zen, polizia sekretua, armada edo alderdia ziren bezala.
* Ez pentsatzeko hezi zaituztenean, analfabetoa zara, nolabait.
* Zerbait nekez idatzi duzu eta jada polizia sekretua dator. Aparatu zapaltzaileek literaturari dioten beldurra da. Zeren, diktadurapean pertsonen mugak nahita eraikitzen baitira, eta muga horiek aparatu zapaltzaileek zaintzen dituzte. Badute helburu bat: askatasuna debekatzea, askatasunaren ideia bera ez izatea. Muga horien funtzioa pertsonak mintzea da, pertsonok psikikoki hondatzea eta beldurrarren meneko bihurtzea, pertsonak haiek heztea.
* Kaka zaharra, familia zoriontsua gara. Kaka zaharra, zoriona erremolatxa-lapikotzarrean lurruntzen ari da. Kaka zaharra, noizean behin lurrunak haginkadaz mozten digu burua. Kaka zaharra, zorionak bizitza irensten digu.