Josi Basterretxea: Borboitarraren ferrak

Euskalerria Irratia 2014ko eka. 4a, 12:00

Felipe eta Juan Carlos, Juan Carlos eta Felipe… Horra hor aita-semeak, tabernan baino, El Escorialgo San Lorentzoren Errege Lekuan. El Escorial delakoan, hor dira biak elkarrekin, biak militar jantzita, biak galaz eta dominaz apaindurik. Hainbat egunkaritako azaletan ikusiko duzue argazki hori.

Baina argazki hori baino, ekain honetan hamar urte beteko dituen beste bat ekarri nahi dut gogora. Gasteizen ziren orduan, bi mila eta laugarren urtean, Juan Carlos eta Sofia, “la reina y yo…”.

Manifestariak hurbildu zitzaizkien kalean. Haiek nahiago independentzia, monarkia baino. Ez bat ez bi, Juan Carlosek pikutara bidali zituen manifestariak, hatz luzea –eri bihotza– erakutsita. Argazki sonatua, hura; borboitarren ferrak argi erakusten dituena.

Hamar urte igaro dira; bat badoa eta bestea badator. Felipe eta Juan Carlos, Juan Carlos eta Felipe… “tanto monta, monta tanto”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!