Inma Errea: Abisu argia

Euskalerria Irratia 2014ko ekainaren 3a

Nuclenorrek Garoña berrabiarazteko planekin aurrera egiten badu, Nafarroako Parlamentuak herritarrak eta nafar erakundeak bultzatuko ditu Iberdrola eta Endesa enpresekin dituzten kontratuak bertan behera utzi eta Garoñako zentralarekin zerikusirik ez duten beste hornitzaleengana jotzera elektrizitate zerbitzuak kontratatzeko. Hori dio atzo Nafarroako Parlamentuak Garoñako zentral nuklearra berrabiaraztearen kontra onetsi zuen mozioak.

Atzoko albiste nagusiak –Espainiako Erregearen abdikazioak– mozioaren berriari itzal egin bazion ere, inoiz baino argiago mintzatu zen atzokoan Nafarroako Parlamentuaren gehiengoa Garoñaren aferaz.

Uxatuko ahal du Nafar Parlamentuaren boikot-abisuak Garoña berriro irekitzeko mehatxua! Albiste ona izango litzateke herritarrontzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!