Xabier Barber: Gutuna

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 30a

Krisia bukatu dela esaten hasi dira batzuk. Ene uste apalean ez da hori suertatzen ari; eta hala balitz, berriro, eta berandu baino lehen, beste krisi sakonagoan sartzeko izanen litzateke, kapitalismoaren barne logika baita.

Baina, horrela izan ala ez izan, ez da hori gure arazo nagusia. Guk, herritarrok, krisi hauen aurrean (zeren krisiak dira, ez bakarrik ekonomikoa) gure alternatibak asmatu, eztabaidatu, plazaratu eta gauzatu behar ditugu.

Larunbat honetan, bihar beraz, horretarako pausu garrantzitsua emanen da Bilbon, Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Gutunaren eztabaida prozesua itxiko duen batzar nazionala burutuko baita. Gero, nola saiatuko garen eskubideak gauzatzen konkretatu egin beharko da.

Informazio gehiago www.eskubidesozialenkarta.com helbidean topatuko duzue. Animo eta, ahalez gero, bihar Bilbora!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!