Gizakiek zinez nahi dutena ez da ezagupena, ziurtasuna baizik

Euskalerria Irratia 2014ko mai. 29a, 19:36

Bertrand Russell (1872-1970), idazle, matematikari eta pentsalari galestarra. Bakezalea, kritiko eta ausarta.

. Bigarren Mundu Gerran zehar bakearen alde lan handia egin zuen. 1927. urtean emaztearekin batera Beacon Hill School eskola esperimentala sortu zuen. Bakezaletasunari uko egin zion naziek beren indarra etengabe handitzen zutela ikusi zuenean. Ondoren bonba atomikoaren aurka sortu zen ban the bomb (bonba debekatu) mugimenduaren buru gisa. 1960. urtean Estatu Batuek Vietnami egindako erasoaldiaren aurkako mugimendua antolatu zuen Jean Paul Sartre frantses intelektualarekin batera.

* Maitasunak eta ezagupenak gidatutako bizitza, bizitza ona da.

* Zientzia ez dago inoiz erabat ziur bere plantamenduetan, baina gutxitan egoten da guztiz oker, eta, oro har, posibilitate handiagoak ditu arrazoia izateko, teoria ez zientifikoek baino.

* Jende gehienak Jainkoarengan sinesten du, haurtzarotik sinestea erakutsi diotelako, eta hori da, hain xuxen, sinesteko arrazoi nagusia.

* Hautematea (pertzepzioa) -froga eta oinarririk gabe- ez da egiaren berme nahikoa.

* Matematikek, egiaz gain,  edertasun gorena ere badaukate beren baitan, edertasun hotz eta soila, eskultura batekoa bezalakoxea.

* Bizitzan bi gauza dira ikasten hagitz zailak, hauexek: zer zubi zeharkatu behar den, eta zer zubi erre behar.

* Erlijioa, nire aburuz, funtsean eta batez ere beldurrean oinarritzen da. Nolabait, ezezagunari izua da, eta, nolabait, erlijioak halako anaia zaharrago bat dugula sentiarazten gaitu, zeina norberaren ondoan egonen baita beti, gure atsekabe eta borroka guztietan laguntza emateko prest.

* Gizakiek zinez nahi dutena ez da ezagupena, ziurtasuna baizik.

* Superstizio guztien kontrakoa naiz: bai musulmana, bai kristaua, bai judua edo budista izan.

* Edozein gai aztertzen dugunean edota edozein filosofia aintzat hartzen dugunean, honako hau galde dezagun soilik: zein diren gertaerak eta zein den gertaerek berresten duten egia.

* Batek desiratzen dituen gauzetako bat falta izatea, ezinbesteko baldintza da zoriontsua izateko.

* Nahita baieztatzen dut erlijio kristaua, munduan antolatuta dagoen bezala, izan dela eta oraindik ere badela aurrerabide moralaren etsai nagusia.

* Ohiko eskemaren kontra, zenbat eta zaharrago izan, hainbat eta bihurriago eta  erreboltariago egin dut neure burua.

* Kristok erran zuen ondareak behartsuei eman behar zirela, ez zela borrokan ibili  behar, ez zela Elizara joan behar eta ez zela adulterioa zigortu behar.

* Kalumnia beti da erraza eta egiaren antzekoa.

* Inongo filosofia-berniz geruzarik ez duen gizakia preso doa bizitzan barrena  zentzu komunean jatorria duten aurreiritzi, bere garai eta gizartearen ohiko sinesteetan harrapaturik.

* Boteretsuek oinarri teologikoko zeinahi sistema moral baliatzen dute haien  autoritatea mantentzeko.

* Hau da humanitatearen arazoa: alegia,  ergelek dena seguru dutela, eta burutsuak zalantzez beterik daudela.

* Ondasunei buruzko kezka da gizakia nobleziaz eta aske bizitzea eragozten duen kausa.

* Inork ere ez luke bere burua perfektutzat hartu behar, ez eta gehiegi arduratu behar ere, perfektua ez izateagatik

* Zertarako errepikatu iraganeko akatsak, baldin eta egitear ditugunak anitz badira?

* Niri dagokidanez, uste dut komunismoaren printzipio teorikoak faltsuak direla, eta, halaber, uste dut ere komunismoaren ereduen praktikak giza miseria handitzen duela ezin neurtuzko maneran.

* Serioski erran nahi dut, lanaren bertuteekiko fedeak biziki kaltetzen duela mundu modernoa, eta zorion eta oparotasunerantz doan bidea lanaren murriztapen antolatuagatik pasatzen dela nahitaez.

         (((* Ni hain nago irmoki konbentzituta erlijioek kalte egiten dutela,  erlijioak faltsuak direla konbentzituta nagoen gisan.

* Maitasunari beldur izatea bizitzari beldur izatea da, eta bizitzari beldur direnak erdi hilik daude jada.

* Hiru pasiok, sinpleak baina ikaragarri sendoak, gobernatu dute nire bizitza: maitasunerako irrika, ezagupenaren bilakaera eta humanitatearen sufrimenduarekiko egundoko errukia))).

* Nire heriotzaren ordua iristen denean, ez dut bizi izandakoa  alferrik sentituko. Ikusitakoak izanen ditut arratsaldeko ilunabar gorriak, goizeko ihintza eta eguzki unibertsalaren printzen azpian distira eginez dagoen elurra; usaindutakoa izanen dut lehortearen ondorengo euria eta, baita ere, entzundakoa izanen dut nola Atlantikoko ur harrotuek Kornualles-eko kostalde granitokoen kontra jotzen duten. Bai, nire heriotzaren mementoa iristen denean, ez dut alferrik bizi izandakoa sentituko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!