"Buscant Llavors" elkarteko kide Itziar Bardaji gazteari elkarrizketa egin diogu saioaren hasieran. Amerikan eta Afrikan izan da azken urtean, elkartasunarekin loturiko hainbat proiektutan lanean. Horren ondoren, igandean, Bardeako tiro poligonoaren kontra eginen duten martxaz solastu gara Edurne Eginorekin. Azkenik, liburu azokaren bezperan, musika lagun, hainbat pasarte literario irakurri dizkigu, Miel Anjel Elustondo, Zaldi Ero, idazle eta kazetariak.