Iruñerrian Gaur 2014-05-29

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 29a

3.913 familiak jo dute Caritasera laguntza eske urtea hasi zenetik. Larunbat arratsaldean irekiko du tonbola. Gora Iruñeak egitarau oparoa prestatu du Sanferminetako jai gunerako, tartean, Berri Txarrak, Betagarri, Esne Beltza eta Los Chikos del Maiz. Esa urtegia handitzeko obrak geldi ditzaten eskatzeko manifestazioa deitu dute hainbat elkartek larunbat arratsalderako Iruñean. Osasuna futbol taldeari dagokionez, batetik, 6.000 euroko isuna jarri dio Lehiaketa Batzordeak Betisen aurkako partiduan izan zen jende oldearengatik. Bestetik, gaur arratsaldean ezohiko batzarra eginen dute Miguel Artxankoren dimisioa eta hauteskundeak deitzeko aukera aztertzeko. Iritzien Plazan gaur: Floren Aoiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!