Foru Ogasunak 20 milioi euro itzuliko dizkie bihar enpresei aurreratua duten BEZaren kontura. Eta hemendik aurrera, gehienez, bi hilabetean egin beharko ditu 70.000tik behera euroko itzulketak. Europako hauteskundeen ondorenaz ere hitz egin dugu oposizioko taldeetako ordezkariekin. Esklerosi anizkoitzaren Mundu Egunean, ikerkuntzaren alde apustua egitearen garrantzia nabarmendu du ADEMNA Elkarteak. Eta gogoratu: Euskalerria irratiak saio berezia eginen du Katakraken arratsaldeko 6etatik 8etara: "Alde Zaharra zeinen ederra zaren" goiburuarekin, Alde Zaharraz Alde Zaharrarekin. Iritzien Plazan gaur: Jon Abril.