Hauteskunde europarren emaitzez eta PSNren etorkizunaz mintzatu gara nafar parlamentarien biltzar ttipian. Gurean izan dira Aralarko Patxi Zabaleta, EAJko Manu Aierdi, Ezkerrako Ioseba Ezeolaza eta Bilduko Bakartxo Ruiz. Kafe tertulian Ima Cestaurekin tartarrean aritu gara eguneroko plazer txikiez. Nazioarteko politikaz mintzatu gara Mikel Aramendi kazetariarekin.