Aingeru Epaltza: Posible ote duten

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 28a

Podemos. Ahal dugu, alegia. Bertze itzulpen batzuk posible genituen. Gauza bera ederrago adierazteko gai ginen. Ez gara, alabaina, hizkuntzakerietan luzatuko. Ez zeuden bestara gonbidatuak eta hara non gonbidapenik gabe agertu zaizkigun jadanik otordua hasia zela. Mahaiaren eskuin aldean adarrez eta buztanez jantzi dituzte jadanik. Dena desegitera heldu dira nonbait. Ezker aldean ere gaizki disimulaturiko mesfidantzaz so egiten diete. Mahaiaren zoko abertzalean ere, gutienez ere harriduraz. Nor dira hauek bat-batean guk osorik jan nahi genuen tartaren zati batez jabetu direnak? Ez dira gure kofradiakoak, baina bidelagun izan litezke. Hemendik aitzina, nolanahi den, edozein gauza egiteko kontuan hartzekoak. Auskalo posible ez ote duten. Batek daki gai ez ote diren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!